XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Seigarren etaparen hasieran profilak gora egiten du.

Zer esan nahi du horrek?.

- Despeñaperros mendatea pasa ondoren berriz, zeharo behera egiten dugu.

Ba al dakizu zer esan nahi duen honek?.

- Ba al dakizu zer den sakonunea?.

Sakonune bat zeharkatzen ari ote gara 6, 7 eta 8. etapa hauetan?.

Zein ibairen ibarrak ote dira sakonunekoak?.

- Asmatuko al zenuke zein herritatik pasatuko den ibai hori?.

- Nora iritsiko ote gara 8. etaparen bukaeran? (Gogoratu altitudea 0 dela).

Erliebea aztertzen hasi garen honetan izen berri mordoa agertu zaigu.

Agian lehen ondo ikasi zenituen eta gogoratzen dituzu, baina beharbada ikasitakoak ahaztu dituzu eta ondo letorkizuke birgogoratzea.

Horretarako da ondorengo ariketa.

Lurrazaleko erliebeak agertzen dituen elementu ezberdinei izen emateko hitz mordo bat dugu, aurreko urtetan ikusi duzun bezala.

Ariketa honetan proposatzen dizugun lana honako hauxe da: hitz horien esanahiak labur eta garbi zure koadernoan idaztea.

Horretarako erabil ezazu hiztegia edo geografiako libururen bat nahi baduzu.

Hona hemen definitu behar dituzun hitzak: ibaia / harana / zingira / aintzira / lautada / ubidea / ibaiadarra / golkoa / irla / mendizerra / mendimultzoa / mendatea / badia / padura / sakonunea / goilautada / mendia / tontorra / urmahela / sakana / itsasadarra / ordeka / gailurra / urtegia / ibarra / lurmuturra / delta / sapalda / glaziarra / albufera / mendikatea / uhartea / itsasartea / muinoa / isurkidea.

Oharra: Zerrenda osoa egitea lan luzeegia izan daiteke eta lana arintzeko taldetan bildu eta zerrenda hori banatu egin dezakezue, lana egin ondoren iritzi bateratze bat eginez.